Athletic futbol modernoaren aurka?

Bistakoa da gero eta zaletu gehiago nazkatuta dagoela gaur egungo futbolarekin. Kapitalismo basatienaren logikari jarraiki, oligopolioa eta azpijokoak etengabe hazten doaz, sarreren prezioa goruntz eta harmailak hustuz doazen bitartean. Langilegoaren kirola zena farandula eta opio merkea bilakatu da, auzoko trapitxeroak saltzen dizun speed moztuarekin parrandan ateratzen zarenean bezala. Badakizu, momentuko goraldiaren ondoren zure buruari  hamaikagarrenez galdetzen diozu ea noiz ostia utziko diozun besteen poltsiko eta negozioa elikatzeari.

Ingalaterran (non bestela?) egoeraz jabetu diren zaletu askok futbol modernoaren aurkako jarrera erakusteaz gain ekimen desberdinak bultzatu dituzte. Horien artean kokatu dezakegu Stand Against Modern Football fanzinea (http://www.standamf.com). Inprentan egina, talde desberdinetako zaleek futbolaren inguruko gaiak jorratzen dituzte, betiere ikuspegi alternatibo batetik.

stand

Zer ikusi du honek Athleticekin? Bada, aldizkari horrek 4. alean gure taldeari buruzko aipamen txiki batzuk plazaratu zituela editorialean. Dirudienez, atzerrian futbol modernoaren aurkako ikur antzeko bilakatu da Athletic. Baina, noski, gauza bat itxura da eta bestea izana. Martxa honetan inor gutxi engainatuko dugu, akaso hipster despistaturen bat. Okerrena zera da: baten batek kamisetak 70 eurotan saltzeko abagunea ikusiko duela.

Beraz, hortzak erakutsi… (eta, bide batez, speeda bezalako zaborrak utzi!).

una imagen curiosa. aprende-a-jugar-el-futbol-moderno

Anuncios