FC United: for the love, not the money

Partiduen ordutegiak, sarreren salneurriak, jokalarien soldata mugagabeak, taldeen zorrak ogasun publikoarekin, tokian tokiko zuzendaritzen trapitxeo eta pelotazoak… Futbola gutxi batzuen negozio bilakatu da. Kontestu honetan, zaleak zale izateari utzi dio, bezero transformatu baitute. Transformazio hau, edonola, zeharo perbertsoa da. Zaleak dirua mahai gainean jartzen duenean pasioak, maitasunak, ohiturak edota lagunak bultzatuta egiten du. Emaitzak gorabehera, taldea maite du. Mandatari eta negozio gizonek fideltasun hori baliatzen dute zaleari edozein zabor irentsiarazteko, jakin baitakite zaleak ezin duela urtetan jarraitu duen taldea halanola atzean utzi, ezin duela tratu desatseginen aurrean bezero tipikoak egiten duena egin: beste produktu bat kontsumitu. Hortaz, negozio honen kontrola dutenentzat, zalea bezero tonto bat baino ez da.

FC i dont have to sell

Hala ere, gizarteko bestelako esparrutan gertatzen den moduan, ohartu beharra daukagu gure esku dagoela eraldaketa eta alternatibak eraikitzea. Zentzu honetan, FC United futbol taldearen sustatzaile eta jarraitzaileena txalogarria da. Manchester United Glazertarrek hartu zutenean, Old Trafford atzean utzi eta euren talde propioa abian jarri zuten. Proiektuaren inguruko testigantzak eta nondik norakoak dokumental honek biltzen ditu. Ingelesez dago, baina gutxienez baditu azpitituluak hizkuntza berean.

Fernando Amorebietak egunero bankillotik entzuten duen hizkuntzaz tutik ez badakizu, zaharragoa den Informe Robinson hau lagungarri izan dezakezu.

“Oso istorio polita baina Athleticen kasua diferentea da, taldea bazkideena baita”, pentsatuko du batek baino gehiagok. Bistakoa da bazkideak ez duela erabakiak hartzeko benetako botererik, garrantzitsuak diren auziak ez direla gardentasunez eztabaidatzen; eta guzti hau nahita dago diseinatuta. “Beno, baina bazkideak badu bozkatzeko aukera” erantzungo du norbaitek. Zuzendaritzan egoteko baldintzak, ordea, elitistak dira oso. Eta hori, gerora, ordaindu beharra dago. Gogoratu besterik ez dago nola Urrutiaren ustezko “gure estiloa” eta otzantasuna agerian geratu ziren Bielsaren zintzotasunaren aurrean, Lezamako konponketak zirela medio.

FCUM owners

Ustezko demokrazia honen ustelkeriak sutan jartzen gaitu, are gure burua ezkertiartzat dugunontzat. “Ados, baina nola egingo naiz ezer irabazten ez duen hirugarren mailako talde baten jarraitzaile?”. Tira, zelaian irabaztea baldin bada xede bakarra hor dituzu Barça eta Madrid. Norberaren baloreekin bat datorren proiektua babestea eta bizkarra ematea ikuskizun ustel bilakatu denari, horretan datza benetan garaipena.

Eta Athletic, futbol modernoaren aurka al dago?

Anuncios