Athletic Club – Granada: Kontrakronikie

Jardunaldi bikaina Athleticentzat. Hasteko, gogor samarra ematen zuen partida 4-0 lasaiarekin amaitu zen, batipat Aduriz itzel bati esker. Buruz, area kanpotik eta penaltiz osatu zuen hat-tricka aurrelariak, Gurpegik markagailua borobilduz. Distantziak markatu ondoren, Athleticek atzetik datozenekin errentak handitu ditu, ondo baino hobeto datorkiona Valencia eta Vilarrealera joan behar baita, bi partida jarraian etxetik kanpo jokatuz. Taldeak bi zelai konplikatuetan hortzak erakutsi beharko ditu, Championsa egi bilakatzekotan.

Epaileek Athletici emandako laguntza..

Epaileek Athletici emandako laguntza..

Horren jakitun dira hegoaldean eta baten batek mihia astindu du modu traketsean, datozen partiden giroari begira. Vilarrealeko entrenatzaile den Marcelinok atzo bertan, etxean Betisen aurka berdindu ondoren, adierazi zuen Athletici arbitroek sarritan laguntzen diotela. Ipso facto, Luisferrek Antici eskeinitako kleenaxak gogoratu genituen.

Erraza da pailazoarena egitea, zailago ordea talde bat ondo zuzentzea. Vilarrealen kasuan, Porcelanosako lagunek ez daramate bolada finegia eta irregulartasun zantzuak nabaritzen zaizkio. Autokritika egin beharrean Marcelinok arbitroen mamua astintzen du eta, bide batez, bi aste barruko partida berotzen. Arrazoi gehiago 0-3 irabazteko.

Lerrook amaitu baino lehen, gogoratu Clubak bazkide berri egiteko epea irekiko duela berriz. Horretarako, 1.600 euro ordaindu beharko ditu interesatu bakoitzak. Ez dakigu negarrari eman edo Bilboko kaletara atera, gaur bertatik ibiliko diren FMI-ko aberaskumeei “paloa” ematera. Gaztelan dioten moduan, “quien roba a un ladrón, cien años de perdón”.

 

Anuncios