Valencia S.A. – Athletic Club: kontrakronikie

Oroitzapen txarreko zelaian puntu ona atera du Athleticek. Lehenengo zatian taldea entxufatuta atera da (Manchesterreko begiraleak zeudelako ote?) baina Valencia aurreratu da markagailuan jokoz kanpoko bat baliatuta. Bigarren zatian jokoa ez da ikusgarria izan baina Adurizek penalti eztabaidagarri baten bitartez lortu du berdinketa. Marcelinok, lotsabako gezurtero horrek, zer esango du oraingoan? Bide batez, bere taldeak kale egin du jaurdunaldi honetan ere.

Fakturak ordaindu al dituzte...?

Fakturak ordaindu al dituzte…?

Ezin ahaztu, Martxoaren 8a zela eta, Valenciak emakumeentzat sarrerak 10 eurotan jarri dituela. Publizitate apur bat besterik ez delakoan gaude, benetan begirunea balego urte osoan mantenduko bailituzkete emakume edota, adibidez, langabetuen aldeko ekimenak. Gogoratu behar da emakumeen soldatak gizonezkoenak baino baxuagoak direla urte osoan eta zer esanik ez emakumezkoen futbolean sartzen bagara.

Dirudienez, emakume athletikzaleak ez dira emakumeak...

Dirudienez, emakume athletikzaleak ez dira emakumeak…

Amaitzeko, Evole izar mediatikoaren azken saioa ez genuen ikusi partiduarekin kointziditzen zuelako baina prentsan irakurri dugu nola Florentinok bere burua zuritu zuen, “el palco del Bernabeú no es un lugar de negocios, se transmiten valores” adieraziz. Barre egin eta Ugartetxe oroitu, dena bat. (Ugartetxe, negozio ugarien etxe)

Anuncios