Villarreal S.A. – Athletic Club: kontrakronikie

Instant bat baino ez zen izan baina…

Adurizek banakoa erremate ikusgarri batekin sartzerakoan Athleticeko jokalariak euren zelairuntz joan ziren, Villarrealek baloia erdigunetik ateratzeko zain. Orduan kamerak Aduriz enfokatu zuen. Itxuraz lasai, bapatean aurpegia aldatu eta oihuka egin zuen, amorruz, “vamoooossss” itzel bat ematen zuena, tentsioa askatzeko eta taldekideak animatzeko balio zuena berdin-berdin. Kemena, konpromezua eta beharrezkoa den malaostia puntu hori irudikatu zitzaizkion aurpegian. Eta jarraitzaile anonimo honek sofan salto egin zuen.

1395099449_extras_albumes_0
Hitz egin genezakeen partidaz, Marcelinoren show mediatikoaz, huts egindako penaltiaz, Balenziagak juvenil baten aurrean egindako akats larriaz, hamarren aurka irabazteko ezintasunaz eta 1-1 gazigozoaz, baina badakigu urteen buruan guzti hauek ahaztuko zaizkigula hein handi batean eta, zerbait oroitzekotan, Adurizen keinua izango dugula gomutan. Horrelakoek hurbiltzen gaituztelako, zinez, benetako futbolera.

Anuncios