Levante S.A. – Athletic Club: Kontrakronikie

Atzokoan bai, Sevillarekiko distantzia mantentzeko premiazko garaipena lortu zuen Athleticek, batipat lehenengo zati oso on bati esker. Muniain eta Herrera Levantekoen lerro artean eroso mugitu ziren jokoa nahieran mugitzen eta atzetik Iturraspek eta konpainiak azkar berreskuratzen zuten baloiaren jabetza berau galtzerakoan. Gureak fin ibili ziren baina ez bikain, berriro penalti bat huts egin baitzuten eta Levanteren odol eskasak 0-2koa baino markagailu potoloagoa merezi baitzuen lehenengo 45 minutuen akaberan.

Ez zuen, ordea, Athleticek partidua itxi eta bigarren zatian komeriak, San Josék (a ze eguna atzokoa) bere atean gola sartu ondotik. Eskerrak markagailua ez zen mugitu. Hor ikusi ziren Caparrósen mugak partidak iraultzeko. Jolasteko modu bakarra dauka eta alternatibarik ezean, sorpresarako leku gutxi uzten du Utrerakoak. San Joséren bizkarra bila zezakeen Baba berandu zelairatzea ere!

Hurrengoan, Athletic - Tzelzi!

Hurrengoan, Athletic – Tzelzi!

Gure misterrari dagokionez, kezkagarria bezain ausarta Moran hautatu izana, Beñaten aurretik hautatu ere, Casadesúsek lesionatutako Rico ordezkatzeko. Epe laburrean overbookinga egongo da Athleticen erdigunean; ea nola kudeatzen duen “arazoa” zuzendaritzak. Bestalde, Etxeitaren lehenengo 90 minutuak ikusgarriak izan ziren, ia-ia beteranoa zirudien. Gurpegi gertu izatearen abantailak, dirudienez. Izen propioekin amaitzeko bi aipamen: Aduriz, bikain, eta Muniain, aspaldian baino entxufatuago (zergatik ote?).

Txanpionza gertuago, lagunok!

Anuncios