Athletic Club – Sevilla S.A.: kontrakronikie

Zale askok partiduari ordu batzuk lehenago eman zioten hasiera, taldea Bilboko kaleetatik lagunduz. Akaso zahartuta egongo gara edo erosotasunak irentsita jadanik, baina partidak tabernetan nahiago ditugu berotu, zelaian hobeto abesteko, badakizue. Edonola, ezin uka bengalek ematen duten kolore eta berotasuna. Oraindik ulertzeke jarraitzen duguna zera da: zergatik norbaitek harri bat bota zuen Sevillaren autobusaren aurka. Errazagoa zaigu, ordea, “segurtasun zaindariek” izan zuten jarrera oldarkorra “ulertzea”, beraiena, tamalez, ez delako gertakari isolatu bat. Eskerrak ez zutela aurrera jo.

Behin San Mamesen, partida hasi baino lehen, Tito Vilanovaren omenezko minutuzko isilunea. Bai, beste minutu bat. Egia da tipoa aurrekoak baino jatorragoa zirudiela eta minbizia putada latza dela baina, berriro ere, zuzendaritza kanpotik datozkion doinuen arabera jarri da dantzan. Gaiak aspertu gaitu jada eta beti dioguna berresten dugu: ea irizpide finko batzuk ezarri eta betetzen diren, behingoagatik.

unnamed-2

Partiduari dagokionez, uste baino errazagoa izan da. Gureak fin ibili dira baina Emeryk ez du asmatu hamaikakoarekin, agian konpromiso garrantzitsuagoak zituelako. Atsedenaldiarako 1-0. Orduan atera da berdegunera Oihan Vega, euskal “famosoa” antza, Athleticen bi kamiseta zozketatzera eta, ematen zuenagatik, mikrofono batetatik txorradak esatera. Gisa hontako spekearrek atzera ematen digute eta bigarren segundurako deskonektatu dugu. Antzeko zerbait esan dezakegu ekialdeko beheko harmailan eskegi duten publizitateaz. BBK-ko tifoak bai, baina zaleok banderak eta pankartak eskegitzeko lekurik ez. What a wonderful San Mamés.

Bigarren zatian, Sevilla bat gutxiagorekin zegoela (“¿Estás loco?” itaundu omen dio jokalariak arbitroari bigarren txartel horia irabazteko), Muniain aldageletara joan da harmailetatik “Iker, Iker” ozen entzuten zen bitartean. Seguraski, hilabete batzuen buruan kontratua berritzen ez badu, idolo baten tratamendua eskeini diotenek traidoretzat hartuko dute Txantreakoa. Geroxeago, jokalariari irratian galdetu diotenean ea oihuek kontratua berritzerakoan eraginik izan dezaketen gure lagunak ez du ganorazko tutik esan. Bide okerretik goaz “aberats goiztiarren” apetek agenda markatzen dutenean.

unnamed

Animazioaren atalean, aurrekoetan baino hobeto, baina inolaz ere bikain. Abestiren bat goraipatzekotan Del Nidori eskeinitako “chupa talego“. Taldeak ez du harmailaren presiorik behar izan azkar jarri delako aurretik eta partidua kontrolpean eduki duelako. Gaitzerdi. Tira, Txanpionsa ate joka daukagu. Laugarren ez amaitzea katastrofikoa litzateke. Ea Vallekasen matematikoki lortzen dugun sailkapena.

 

Anuncios