Mateu La Hez – Athletic: Kontrakronikie

Aste Nagusia geldiarazteko moduko lapurreta herenegun Malagan jazotakoa. Luzapenean Mateu “sigan, sigan” Lahez epaileak Iraizozen burukada ikusgarri bat baliogabetu zuen. Ez zen faltarik, ez jokoz kanporik, ez ezertxo ere ez eta inork ez daki oraindik zergatik ez zuen gola ontzat eman. Litekeena da konpentsazioaren lege ergel hori aplikatu izana. Aurretik Malagaren bi jokalari egotzi zituen, ondo egotzita gainera. Jokalari tontoenaren txapelketarik balego podiumean egongo litzatekeen Duda izan zen zelaia uzten lehena. Muniaini baloikada bat emateko saiakera antzuaren ondoren Txantreakoa bultzatu eta lurrera bota zuen epailearen muturren aurrean. Antunes izan zen bigarren kanporatua atzetik egindako sarrera baten ondotik.

Como aquella película: "El bueno, el malo y el hijouta".

Como aquella película: “El bueno, el malo y el hijouta”.

Iraizozen gol puska baliogabetzea gutxi iruditu eta hurrengo jokaldian gure aldeko penalti argi bat pitatu barik utzi zuen Lahez-ek. Itsua behar horretarako. Athleticek ez zuen atzo punturik atera epaileari sudur puntan jarri ez zitzaiolako. Horregatik, Athleticen zuzendaritza-batzordeak kexa ofizial bat aurkeztu behar du eta egin beharrekoa egin nazkagarri honek Athletici beste partidurik ez zuzentzeko. Otsailerarteko hozkailua merezi du Lahezek eta, akaso, Mundialean ikusi genuen gisako portadaren bat:

doc-401892

Tira, herri honetako prentsa desberdina da. Ostegunean Valverdek Athleticen hamaikakoa irauliko zuela zabaldu zuten ia egunkari guztiek. Azkenean, aldaketa bakarra izan zen: Iraola De Marcosen lekuan. To kazetarien fidegarritasuna! Zelaian ikusitakoaren arabera ganorazko ordezkoren bat merezi dezakeena Gurpegi da. Atzoko penaltia bere akats baten ondoren etorri zen (bigarren akats larria bost egunean) eta jokoz kanpoko marra botatzeko orduan geldo samar ibili zen. Txanponaren beste aldean Muniain izan genuen, joko ofentsibo guztia bere hanketatik pasatu zen.

Eskerrak Napoli datorkigun asteazkenean, Malagaren kontrako partiduaren amorru eta inpotentzia pixakanaka bare dadin.

Anuncios