Athletic Club – Levante S.A.D.: Kontrakronikie

Ertzaintzaren bigarren ateraldia lau egunean. Napolikoekin ez ikusiarena egin ondoren, San Mames atarian presoen aldeko elkarretaratzean agertu ziren. Auskalo zer nahiko zuten, baimenen bat agian, baina hilabeteko azken partiduko deialdi horrek baduenez jada aspaldiko ibilbidea, erraz zaigu igertzea zein zen beren asmoa. Bi partidu aski izan dira igertzeko etxekoak zelan babes gabe utzi eta, aldi berean, jazar daitezkeen.

Behin zelai barruan, arratsalde lasaia. Athleticek gutxi eginda Levante aise menderatu zuen. Mendilibarren taldeak soilik lehen zatiko azken minutuetan suspertu ziren baina min egitera ere ez ziren kasik heldu. Gurean Valverdek Susaeta eta Gurpegiren maila eskasa zigortu zituen, Ibai eta San Jose hamaikakoan jarriz. Berdegunean erreboluzio handirik gabe, Ibairen asistentziei esker batipat, atera zuen aurrera partida taldeak.

Harmailetan esperotakoa. Hegoaldeko animazio harmailaren itxura nahiko tamalgarria da, ia osorik eserita baitaude, San Mames zaharraren inertzia dirudiena. Iparraldekoa, berriz, Koemanen ateraldiei esker mantentzen da gehien bat.

IMG_20140830_191146

Hegoaldeko harmaila “sutan”…

Hamalau egun futbol barik datozkigu, Espainiak jolasten baitu. Del Bosquek San Jose, hamaika ikusteko jaio gara!, deitu du Iturrasperekin batera. Ea arrotz zaigun selekzioaren gainbeherean laguntzen duten.

Anuncios