F.C. Barcelona – Athletic Club: kontrakronikie

Eskerrak futbolak politikarekin zerikusirik ez zuen, kar, kar, kar…. Agertu zitzaizkigun Barçakoak senyerarekin kamisetan, gureak euskal selekzioarena dirudienarekin, zaleak herri galdeketarako giroa berotzen Diadaren harira… eta, tartean, aldez aurretik galdutzat ematen den futbol partidu bat.

1410686026-fc-barcelona-wins-bilbao-20-at-spanish-football-league_5748698

Aurten itxaropenek 80 minutu iraun zuten. Ordurarte Athleticek partida txukuna burutu zuen, hortzak apenas erakutsi gabe, hori bai. Defentsako akats batzuk eta Neymar-Messi konexioak baina, puntu bat ateratzeko ametsa zapuztu zuten di-da batean. Eta orain hitz egin dezagun Barçaren aurrekontuaz, telebistek ematen dioten diruaz eta epaileen mesedeetaz, hots, betikoaz, aldez aurretik bagenekienaz, ezein taldeko zuzendarik egoera iraultzeko deus egiten ez duenean.

Asteazkenean Txanpions Leagueko lehenengo partidua dugu Shaktar Donetsken aurka. Gogoratu behar dugu kutsu faxistako estatu kolpe bati esker Ukrainako gobernura heldutako mandatariek ez dutela Donetsk eta Donbasseko herri galdeketa demokratikoa onartu eta herri horiek zapaltzen dihardutela, bonben bitartez zapaldu ere, Europar Batasuna eta Estatu Batuen txaloen artean. Hori dela eta, San Mamesen 20:15etan elkarretaratzea egingo da egoera salatzeko.

Anuncios