Athletic-Shaktar Donetsk: Kontrakronikie.

Zozketaren biharamunean zale askok ikusten zuten Athletic final zortzirenetan, erraz asko ikusi ere. Bada, atzokoak argi erakusten du Txanpionsean inork ez duela ezer oparitzen (Bate Borisoveko atezaina ez bazara, noski). Shaktar talde sendoa zen eta gutxirekin, areaz kanpoko jaurtiketekin batez ere, Athleticek baino arrisku gehiago sortu zuen. Horren lekuko Laportek besoarekin desbideratu zuen jaurtiketa indartsua. Penaltia zen, baina…

ath-shaktar gradaBerdinketarekin pozik egon behar, beraz. Zelaian albisterik onena Ager Aketxeren debuta izan zen. Herreraren galerak ez zuen inor asaldatu behar, are gutxiago Unai López eta Aketxe hor egonda. Guillermo ere atera zen. Bitartean Toquero, Kike Sola eta Viguera deialdatik kanpo. Zenbat milioi zakarrontzira botata?

ath-shaktar no convocadosHarmailetan, Donbasseko errepublikaren aldeko ikurriña bat eta Eskoziako beste bat ikusi genituen. Bitartean, Shaktarreko jarraitzaile apurren artean Ukraniako banderak ziren nagusi eta euren taldeko kolorerik ez genuen ikusi. Enbaxadak bidaliko zituen “zale” horiek? 

Anuncios