Athletic-Granada: Kontrakronikie.

Ez dugu freskotasunik eta, kontuz, arazotan sar gaitezke Valverde eta jokalariek hiru txapelketa eta taldea kudeatzeko teklarekin ematen ez badute. Shaktarren aurkako partidarekin alderatuz 6 jokalari berri sartu ziren hamaikakoan. Horietatik nabarmentzeko bakarra Etxeita; hortik atera kontuak. Caparros zetorkigun, bagenekien zer genuen aurrean. Bada, Iturraspek akats bat egin lehenengo zatian, Granadak baliatu 0-1 sartzeko eta atzean sarturiko erdipurdiko talde bati Athleticek ezin izan zion gol bat sartu.

Lehenengo zatian erritmo falta egon bazen bigarren zatiko aldaketek ez zuten golik ekarri eta kaosean Viguerak amaitu zuen kornerrak ateratzen. Errioxarrak ez zuen partidua iraultzen jakin eta Guillermok nahiko berde jarraitzen duela dirudi. Bitartean Sola missing dugu eta Toquero ere antzera. Hauek dira Adurizen ordezkoak…

Aitzakiak: Granadakoen denbora galtzeak (Caparrosen Athleticek egiten zituen bertsuak), atezainak asmatu zuen bapateko belaun lesioa, arbitroa (?) eta bla, bla, bla. San Mameseko zaleak amaiera baino lehen zelaia uzten ikustea ere adierazgarria da. To fideltasuna, to afizioa! Eta, amaitzeko, Granadako jokalariek gola sartu zutenean animazio harmailaren parean egin zuten dantza penagarria bezain metaforikoa izan zen, oso gutxirekin Granadakoek dantza egin baitziguten San Mamesetik 3 puntuak eramanda.

granada

Anuncios