Athletic Club – Eibar: kontrakronikie

Jaurtiketa bakarra 90 minutuan, Adurizena. Hauxe da Athleticen egoera ondoen definitzen duen estatistika. Gainerakoan, makal-makal. Gaizka Garitanok saretutako planean erraz erori zen Athletic. Barnetik sakontasunik eta bertikalitaterik ez, Viguerarekin punta-erdi lanetan ideia gutxi izan zuen Athleticek eta errioxarrak eduki zuen aukera bakarrean baloia langa gainetik bidali zuen. Hegalak geratzen ziren baina badakigu ezkerretik Balenziaga ez dela Maldini eta eskuinetik ez zitzaion baloirik heldu Adurizi. Muniainen txispa geratzen zen baina berak bakarrik ezin ditu Eibarko 11 jokalariak driblatu.

20140928_055709

Por lo menos pusimos unas pegatas…

Partida aspergarria, beraz, zahatoak edota harmailako giroak soilik arindu dezakeen horietakoa. Oraindik inork ez daki zer arraio gertatzen zaion taldeari. Prestaketa fisiko eskasa? Presio psikologikoa? Bi txapelketa jokatzeko ezintasuna? Punta-erdi lanak egingo dituen titularrarekin ematea? Galdera asko eta hipotesi gutxi batzuk taldearen joko pobrea azaltzeko.

Asteartean Txanpionsa dugu eta igandean Bernabeura goaz, galdutzat eman daitekeen partidua jolastera. Ondoren ligarik gabeko astea dator eta itxura ez bada hobetzen alarma gorri guztiak piztuko dira, antsietatea agertuko, eta abar luze bat.

Anuncios