R. Madrid – Athletic Club: kontrakronikie

Onena, Iraizoz. Eta hori esatea 5 sartu dizkizutenean aski da taldearen erradiografia egiteko. Badirudi Rayoko hankasartzea anekdota bat izan zela. Hala bedi!

Harrotasuna, Gurpegirena. Etxeitak Casillasi nahi gabe-edo eman dio oinarekin korner jokaldi batean eta atezaina oldartu denean Gurpegi joan zaio aurpegia ematera. 90 minutuetako detailerik onena. Hori eta bi taldeak Hodei Egiluzen bilaketaren aldeko kamisetekin zelairatu izana.

Gasolinarik gabe, Muniain. Partida hasi eta Madrilen erasoko bi jokaldietan ez da defendatzera jeitsi, ez du Balenziaga ganoraz lagundu. Lehenengo jokaldian ez da ezer gertatu; bigarrenean gola etorri da.

BzNftkIIYAAR8Gu

Nazkagarriena, James. Sergio Ramos izan zitekeen besoarekin nola salto egiten duen ikusita. Edo Cristiano, edo Pepe, edo… baina lau eta hutsekoarekin Jamesek egin duen “piscinazoa”-k ez du izenik. Zergatik ez dago halakoentzako isunik?

Berde, berde, berde, Guillermo. Cuernabeún jokatuta eta taldearen egoera pattala ikusita ezin zaio askorik eskatu baina lehen mailan jolasteko eskas samar ikusten dugu uneotan. Kike Solan eta Vigueran xahututako dirutza gogoratzeak ere min egiten digu, baina honek beste artikulu baterako eman dezake…

Anuncios