Athletic Club – Sevilla S.A.: Kontrakronikie

Etxeita, berriro Etxeita. Golik ez zuen sartu baina atzealdean erakutsitako dohaiak, sendotasuna eta abiadura gehien bat, partiduko MVP bihurtu zuten. Berarekin batera Adurizen bolea bortitza aipatu behar, Beto bera ere ate barruan sartu baitzuen. Hiru puntu eta sailkapenean arnasa hartzea, ez da gutxi duela 15 egun taldea nola zegoen ikusita. Adurizen lesioak ordea etorkizuna iluntzen du…

Aduriz
Sevillari dagokionez, jokalariek erabilitako “arteak” Atletico de Madrid ekarri ziguten gogora, baina bertsio txar batean. Baccak gorria merezi izan zuen eta Betok ergela behar du izan berak min hartzeko Guillermori intentzio txarrez hanka utzi zion jokaldian. Bankilloan Emery, euskalduna (agian “vascoa” deitzea hobe) baina astean zehar gure taldea “El Bilbao” izendatu duena. Eskerrak harmailetan Sevillako zale batzuk Iñigo Cabacas gogoan izan duten.

Eta Iñigo Cabacas aipatu dugula, herri harmailak eserita eta pipak jaten eman ditu partidaren lehen 20 minutuak, protesta gisa. Tarte horretan tribunak bere ohiko jarrera izan du: hamargarren minutuan animatu du estreinekoz txaloak emanez eta apur bat geroago “Athletic, Athletic” abestu omen du. San Mames infernu bat da, lagunok.

Anuncios