Athletic Club – Oporto: kontrakronike

Udazkena baino, negua jausi zaigu gainera. Europak gure lekuan jarri gaitu baina lekua zehatz-mehatz zein den ere argi ez dugu, eta hori da okerrena. Iazko denboraldiak jada ez du balio erreferente moduan, ameskeria dirudi egun dugun jokoa ikusita. Aurten, taldeak onena eman ote duen ez dakigu, ezetz dirudi, baina beherago joan gaitezkeenaren beldurra giroan iltzatu da eta ez dirudi erraz uxatuko dugunik.

39076029--644x362
Nabarmentzeko gutxi atzo. Adurizen nostalgia, inpotentzia, Beñat galduta berriz ere, joko eskasa edota halamoduzko forma fisikoaren gainetik, Valverde aurkitzen dugu. Ba al daki entrenatzaileak zer arraio gertatzen zaion taldeari? Azaldu ahal digu?
Zaleok ere euripeko zeharkaldian gabiltza. Askok eta askok fideltasunaz ulertzen dutena erakutsi zuten masiboki San Mamesetik ihes egiten, beste batzuk ipar harmailako leku tradizional eta historikoa hartu zuten azken minutuetan, aldarrikapen gisa. Biharamunean euriak darrai, ea azkar atertzen duen.
Anuncios