Athletic Club – Espanyol S.A. – Kontrakronikie

Albako Dukesa hil zen, Nafarroako Erreinua erasotu zutenen oinordekoa, naftalina eta kazikismoaren ikur. Aurrekariak ikusita, eta Euskal Herriko lur andanen jabe izanda, ez da minutuko isilunerik egon bere oroimenez. Baliteke Fundazioan dirurik sartu ez izana. Akaso horregatik ez zuen mereziko, ezta?.

Berdegunean, talde erdia Aduriz da. Bera gabe aurrealdeak ez du zorroztasunik ezta min egin dezakeenaren sentsaziorik transmititzen. Zorionez, korner batean aurreratu gara Espanyolekoen laguntzaz eta lehenengo zatia amaitzear zela Adurizek kriston jokaldi baten ondoren baloia ezin hobeto utzi du errioxar batek bikain definitu zezan. Gol puska bai, eta gainera psikologikoa. 2-0 atsedenaldian eta hortik aurrera lasaitasuna.

AduEsp

Lasaitasuna eta asperdura ere. Asperdura bedeinkatua pentsatuko dute askok, duela hiruzpalau astetako giroa ikusita. Edonola, punch gutxi bigarren zatian eta betiko gidoia: Muniainen saiakerak, Ricoren lana, De Marcosen kilometroak eta gutxi gehiago. Halako batean Iturrasperen gol ikusgarria eta azken minutu patxangeroetan Espanyolek ohorearen gola. Partida amaitu gabe tribunako jendeak ospa egiten (berdin dio irabazi edo galdu, batzuk beti berdin), hiru puntu poltsikora eta taldearen gabeziak estalita darraitenaren sentsazioa. Puntuak ditugu, hori zen premiazkoena, baina jokoari erreparatuz onbidean gaudenik ezin baieztatu.

Anuncios