Alcoyano – Athletic Club: kontrakronikie

Errioxarrak banakoa egin zuen luzapenean, eta eskerrak. Ordurarte Athletic azkenaldian estali dituen gabezien gatibu izan zen. Partida ondo hasi zuen baina arriskua falta eta kornerretan etorri zen bereziki, areaz kanpoko pare bat txut desbideratu salbu. Zurigorrien jokoa ez zen beste munduko zerbait eta ordu erdira Alcoyanok gola sartu zuenetik gureek ez zuten jakin partidari aurre egiten ezta ganoraz jokatzen. Bigarren zatian jokoak are okerrera egin zuen eta Alcoyanok bizpahiru aukera garbi eduki zituen, 3-0 jartzeko adina eduki ere, baina kale egin zuen eta azkenean ordaindu zuen.

cartel_alcoyano_athletic

Baten batek Valverderen hamaikakoa kritikatuko du baina arazoa jokoan dago izenetan baino gehiago. Egia bada ere Moranek oso baloi errazak galdu zituela, egin gabe baitago oraindik, eta Susaetak espabilatu beharra daukala oso maila baxua erakusten ari baita azken boladan, ohiko hamaikakoak ere gisa horretako joko eskasa eskeini digu askotan. Aurreko jokoari, Adurizi zor zaion menpekotasuna alde batera utziz, alternatibak falta zaizkio, ideia berriak, iraultza txiki bat. Talde hau ezin da soilik geldikako jokaldietan sostengatu.

Anuncios