Atotxako ikurriña ezkutua

Zale euskaldunon memorian gorderik daukagu ikurriña debekatuta zegoen garaia. Nola Athletic eta Realeko kapitainak Atotxara zelairatu ziren legeari hortzak erakutsiz beharrezkoa zen une kritiko batean. 1976. urtea zen eta erregimenaren txakurrek Atotxako berdegunea inguratzen zuten. Protagonista eta lekukoen iritziak batzen dituen dokumental honi esker jakingo duzu ekintza hura nola gauzatu zen.

* Ikusi dokumentala: http://bcove.me/ox9gsp6y

Guzti hau ikusita, pena ematen digu egungo jokalari gehienen herriarekiko konpromezu falta (kontserbadoreekiko konpromezua, ordea, arruntzat jotzen da) eta zale euskaldunon arteko harreman eskasa. Zaharrengandik ikaspenen bat aterako bagenu sikiera…

IkurrinaAtotxa

Anuncios