Athletic Club – Bate Borisov: kontrakronikie

Europa Leaguen gaude Bate bigarren B mailako taldea delako. Han negargarri ibili ginen (“solteros vs casados”) eta irabazi izan bagenu aurrera jarraituko genuen Txanpionsean. Honek adierazten du egokitu zitzaigun multzoa zein eskasa izan zen eta honek berresten du talde hau ez dagoela erronka handietarako. Irregulartasun honek zaleen ametsak hilko ditu. 
10841793_10204240668671402_8689951643738134388_o
Atzo gol zaparraden eguna zen baina irabaztearekin nahikotxo izan genuen. Lehen zati osoan aurrean ibili zen taldea baina, askotan legez, minik egin ez. Boxeoa balitz puntutan irabaziko genituzkeen lehen 45 minutuak. Bigarren zatia hasi bezain laster Mikel San Jose agertu zen eta Txanpionsak partida irabazteagatik ematen duen milioi euroa eskura jarri zuen, askozaz beranduago Susaetak ziurtatuko zuena. Beraz, ez da gehiegitxo esatea Mikel San Joseren bi golek ahalbidetu dituztela bi milioi euroko irabaziak.
Erdipurdiko itxura honekin Europa Leaguen jarraitzeagatik bufandak airean Aida abesten hastea gehiegitxo izan zen. Zaleok exigentzia maila hor jartzen badugu, akabo. Eta, kontu, asuntoa ez da puzturiko helburu jakin batzuk derrigorrez erdiestea, baizik eta bidetik gauzak ganoraz egitea.
Anuncios