Real Sociedad – Athletic Club: kontrakronika

Derbia puri-purian. Lehiatua, gogor borrokaturikoa. Arbitroa etxekoen alde, bai, baina hala ere ez da hain erabakigarria izan. Gureak txarto zelairatu ostean atzetik jarri dira eta kosta izan zaie aurrera egitea. Bitartean Errealak ez du jakin partida ixten, gehienbat Finnbogason Urko Vera baino txarragoa delako; Kovacevicek bere lekuan hiru gol sartuko zituen zigarroa ezpainetatik kendu gabe. Partidaren koxka, edonola, bigarren zatiko laupabost minututan egon da.

derbia

Valverdek Unai Lopez kendu eta Viguera atera eta gutxira etorri da Athleticen gola. Jokaldi luzea izan da eta arbitroak ez du, antza, Iñigo Martinezen besoak egindako penaltia ikusia. Banakoarekin Erreala nahiko jota zegoen eta Athleticek baloiaren jabetza eta kontrola behar zuen partida hiltzeko. Horretarako, ordea, Unai behar genuen berdegunean eta ez errioxar bat. Gureek ez dute mahai gainean beste kolperik ematen jakin, Laporte kalera joan da eta azken minutuak sufritzen igaro ditugu telebistaren aurrean.

Har dezagun dena umorez, beraz. Errealeko hamaikakoan Athleticekoarenean baino bizkaitar gehiago eta, kontrara, gipuzkoar gehiago zurigorriekin Errealarekin baino. Hala dio twitterrek behintzat. Eta, borobiltzeko, Iraizoz arean erregate traketsak egiten. Eragin dituen infartoen jakitun izango da laguna?

Anuncios