Athletic Club – Alcoyano: kontrakronikie

Kopa formato hau aspergarria da eta estadioak hutsik daude ia-ia. Athleticek Alcoyanori takillako diru kopuru bat emango ziola zabaldu zuen, baina eskaintzak bazuen bere tranpa. Hotza, ordu berantiarra, bigarren b mailako arerioa eta telebistatik ikusgai Yesteren (!!!) komentarioekin. Nor pasatuko da horrela takillatik?

Guillermok ez ditu bere aukerak aprobetxatzen eta taldearen jokoa, oro har, eskas-eskasa izan zen. Asperdura galanta. Pentsa, Valverderi arraroa iruditu zitzaion jendeak lehenago alde egin ez izana, edo gutxienez horrela adierazi zion prentsari. Zein dotorea gure misterra. Gauzak horrela, aurpegia zaleek eman zuten, batez ere ICHHk. Halakoak kontuan hartu behar dira noizbait finaletara heltzekotan, sarrerak banatzeko orduan fideltasuna aintzat hartuz. Arsenalek egiten zuen, kontu.

A1-1819118819

Antza denez, norbaitek “Policía asesina” oihukatu eta atxilotua izan zen, eta klubak espedientea irekiko dio. Cabacas hil (erail?) eta inortxok ordaindu ondoren, zer abestu beharko luke parrokiak? “Policía negligente”, “Policía Vasca: te mata y luego calla” edo “Policía, la amiga de los niños”? Zergatik beti ordaintzen dugu berdinok? Gogoratu, gainera, Jimmyren erailketaren osteko ustezko etika histeriko guzti honen atzetik polizia nazionalaren jokabide ez oso profesionala dagoela.

Anuncios