Athletic Club – Avionetas: Kontrakronikie.

Avionetasek eta arbitroek eragiten diguten nazka in crescendo doa, baina meapila eta hipokriten giro polizial honetan jada ezin duzu iraingarria suerta daitekeen ezer oihukatu futbol stadium batean, betikook ordainduko baikenuke. Haiena biolentzia izango ez balitz bezala. Aitor Zabaleta eta Pitu, ordea, gure oroimenean eta ahoan jarraituko dute.

Gaizka Garitanok ezin hobeto adierazi zuen: “Son unos hijos de puta, te dan mil hostias y te expulsan a tí”. Ba hori, lagunok, horixe bera:

Lehenengo zatia ona izan da baina bigarrenean lokartuta atera eta minutua baino lehen partida berdindu digute. Ondoren arbitroak bidea ireki die nahi izan dutena egiteko. Pupas deitzen zuten taldeak Real Madrilen manerekin irabazi du eta, okerrena, arbitroak ez du ordainduko, Patetiko spanish establishment zikin eta ustel horren parte delako, zorrez leporaino eta arbitroen mesedeekin lehiatzen baita.

Anuncios