Athletic Club – Celta: kontrakronikie

Azaroan esan genuen, baita Vigoko 2-4 horrekin ere, eta, tamalez, errepikatu beharrean gaude: azken emaitza on guztiak ilusio bat baino ez ziren. Taldeak jarraitzen du zertara jolasten duen jakin gabe, erasoan ez da ezer asmatzeko gai eta Valverdek prentsaurrekoetan ematen dituen hala-moduzko sasi azalpenek inor gutxi lasaituko dute. Maldan behera goaz, bidetik erredikulu bat bestearen atzetik metatuz; arazoa da jakitea noiz joko dugun hondoa eta noraino eror gaitezkeen. I just can´t get enough.

stepi

Zorte txarrari erreparatuz ezer gutxi azaldu daiteke meigetan sinesten zuen Arsenio Iglesias ez bazara. Gaur Celtak ibiltzen jokatu du, golak guk oparitu dizkiogu Balenziaga eta Muniain hamaikagarranez Olentzeroz mozorrotu direlako ikastoletako umeek egiten ez dituzten akatsak eginez. Are, gaur ezin zaio arbitroari negarrik egin. Ezinezkoa da estropezu hau zuritzea.

Bitartean, taberna eta harmailetan eskizofrenia. Partida hasi baino lehen asko eta asko Athletic finalean ikusten, ondoren txistuak eta jendea berriro stadiumetik ihesean. Clubak martxan jarri beharko luke fideltasuna saritzeko metodoren bat, bereziki finaletarako sarreretara begira. Gisa honetako zirkuak, hotza eta haizea medio,  90. minuturarte jasateak puntuak eman beharko lituzke balizko zozketa batean.

Anuncios