Malaga – Athletic Club: Kopako kontrakronika.

Finago ibili da Athletic Kopako final laurdenetan. Aukera askorik ez da egon baina onenak zurigorrienak izan dira, taldeak jarrera eta jokoa hobetu dituelako. Noski, ikusle inpartzial batentzat partidu aspergarria izan da baina Athleticen azken performance petralak ikusi ditugunontzat, hutsean amaitu diren 90 minutu hauek lasaigarriak izan dira hein batean. Hobeto jolastu daitekeenaren froga. Baltsamo moduko bat.

Azpimarratzeko gutxi dagoen honetan, bereziki pozten gaitu Unai Lopez eta Williamsen parte hartzeak. Haztegiko bi jokalariek mugikortasuna eskeini diote aurrealdeko jokoari; bitartean beteranoak diren Muniain batez ere eta Ibai Gómez (honek hasieratik jokatzen duenean jokalari kaskarragoa dirudi) apalago ibili dira. Edonola, irtenbideak etxean daude, ez da Illarramendirik behar gurean. Edo Mutrikuarrarekin partidu hau irabaziko genuela uste al du norbaitek?

Málaga-Atletic
Ezpatak airean bueltarako, beraz, eta arriskutsu suerta daitekeen 0-0. Eta domekan berriz ere Malaga. Goazen Athletic, segi jo ta ke!

Anuncios