Athletic Club – Malaga: Kontrakronika.

Mikel San Jose. Eskerrak hor dagoen. Noiz arte ez dakigu baina, ligan bederen, badirudi Iturraspe bankilloan eseriarazi duela. Geldikako jokaldietan plus itzela ematen digu eta berea izan da, nola ez, estreineko gola. Pena oso gutxirekin jasotzen ditugula golak. Gauzak horrela, osteguneko kanporaketak zalantza asko sortzen dizkigu. Zergatik? Arazoek hor darraitelako eta ez dago horiek konponduko dituen fitxaje miragarraririk ez Illarramendirik.

Athletic-Málaga, en imágenes

Jokoa eta izenei dagokionez, Malagak barruko jokoa itxi digunean Athletic nahiko deseroso ibili da, hormaren aurka jotzen duen gerlari fededunaren antzera. Unai Lopezen zelairatzea mesedegarri izan da zentzu horretan baina aulkitik atera den Viguerak ez du ezer onik erakutsi. Erritmorik ere ez duela ematen du eta ezker hegalean ez du ezertxo ere egiten ez duelako abiadurarik ezta dribling berezirik, besteak beste. Eta Beñat berdegunera ateratzea gehiago izan da Ricori atsedena emateagatik, Igorrekoaren maila ikusita. Baina alboratu ditzagun betiko akatsak… Kopan bizitza dagoen bitartean, keep the faith!

Anuncios