Athletic Club – Malaga: Kopako kontrakronika.

Zorionekoak gu, pare bat aldiz egin baitu orro San Mamesek, harmaila guztiek batera. Eta hori azpimarratu beharrean gaude, ez baita egunero gertatzen. 82. minutuan, Malaga bere azken aukeren bila zioanean aurrera, taldeak gehien behar zuenean, orduan hurbildu da zertxobait gure parrokia San Mameseko izpiritu ia-ia galdu horretara.

Serio ibili da Athletic, lortu du gola bigarren zatian, justu-justuan, aukera gehiago ere sortu ditu eta azkenean, ordea, ez da gehiegi sufritu, Malagak oso inteligentzia gutxirekin jokatu baititu azken minutuak. Athleticen jokoa, egia esan, ez da gehiegizkoa izan. Beñatek ez du erritmorik ezarri zelai erdian eta, erdigunea itxirik, arnasa Balenziaga (!!!) eta De Marcosen korrikaldiei esker etorri da. Bai, Balenziaga, nork esango zigun. Bazen garaia partida txukun bat egiteko. Edonola, taldeari beste martxa bat igerri zaio presioan eta intentsitatean, denak batera, elkartasunez.

ichhBi aste barru Espanyol. Eta igandean Levante. Ea taldea gorantz doan.

Anuncios