Levante – Athletic: Kontrakronika.

Partida hasi baino lehen ez dugu ulertu zergatik jolastu duen Gurpek titular bezala. Etxeita ondo dabil azken boladan eta San José inoiz baino hobeto dago euskarrian. Bada, biak ala biak aulkian utzi ditu Txingurrik. Edonola, lehen 45 minutuetan punch gabe ibili da Athletic, arrisku handirik ez du sortu eta defendatzerakoan Iraizoz bikain egon da.

Bigarren zatirako Valverderen aldaketa taktikoek haize freskoa ekarri diote taldeari. Susaetak abisatu ondoren Adurizek gol polita egin du. Hortik aurrera Levante ezgauza izan da, zehozergatik 20. dabil, eta zerbait egin duenean Iraizozek, berriro berak, mantendu du taldea bizirik. Azken minutuan Adurizek beste gol eder bat sartu du. Iraizoz eta Aduriz partiduko jokalariak; Muniain, aldiz, oso punteria gutxirekin.

levante

Premiazko puntuak, Barça datorrela ikusita. Inor ez da orain Illarraz oroitzen, ea Barça eta Madrilen aurka galtzen dugunean inork ez duen bere izena aitatzen. Akaso etxean jolasten dugulako punturen bat atera dezakegu baina, tamalez, miraria dirudi gaur egun.

Anuncios