Granada – Athletic Club: kontrakronika.

Granada hamarrekin geratu eta, azkenean, aukerarik onenak haientzat. Beno, hamarrekin baino bederatzi jokalari t´erdirekin, Pitik erdi lesionatuta jokatu baititu azken minutuak. Egoera honek laburbiltzen du zaleoi geratu zaigun amorru sentsazioa. Dena alde zegoenean Athleticek ezin izan du azken sailkatuaren defentsa arriskuan jarri.

Lehenengo zatian hobeto jokatu du Athleticek. Aurrekaldean egindako presioak bere fruituak eman ditu eta Granadak ezer gutxi egin du ez bagranada-athletic, liga... ignacio perezda izan lehoien akatsengatik. Bigarren zatia, ordea, erdipurdikoa izan da. Aldaketek, berriz ere, ez dute jokoa irauli. Williamsek bandan gogotsu jokatu du baina teknikoki bigarren taldean egiten zituen akats berdinekin eta Aketxeri oraindik falta zaio plus bat.

Tira, ez dezagun fedea oraindik gal. Ea aurpegia ematen duten eta datozen hilabeteak ez diren trantsiziozko hilabeteak bilakatzen.

Anuncios