Athletic Club – Real Madrid: kontrakronika.

Nork eskatzen du orain Illarramendiren fitxaketa? Arrakeroak garela pentsa dezake norbaitek, baina ez urtarrilean mutrikuarra 25 kilogatik ekarri nahi zutenek adina. Overbookinga zegoela esan genuen orduan eta denborak arrazoi eman digu. Iturraspe lesionatuta, San Josek bere bertsiorik onena eman du eta gaur Beñat (8-10 milioi inguru, gogoratu) ondo ibili da euskarri lanetan. Histeriarik ez jada zaleen artean, inork ez du jeitsieran pentsatzen eta ametsik bada hori gabarra da.

Athletic - Real Madrid (1-0): El Madrid se va de la Liga

Akaso Madrili irabazteak zientzia fikzioa dirudien kopa garaipen hori elikatuko du. Sinestea, jokalari zein zaleek, defentsa onarekin, Adurizen zorroztasunarekin eta zortea lagun posible dela Barça ahalguztidunari irabaztea. Argi dago, gainera, taldeak beste bat dirudiela. Iraola-Muniain-Williams hirukoteak izango du horretan ere eraginik; puntaerdi lanetan nor aritu behar zuen behin betiko argitu bada, ez da gutxi. Iraolak atsedena eta tokea ematen dizkigu, Muniainen parte-hartzea erdian jolastean biderkatzen da eta Williamsen abiadurak irteera gehiago ematen dizkio taldearen jokoari, baita kontraerasoan jolasteko aukera ere.

Keep the faith!

Anuncios