Celta – Athletic Club: kontrakronika.

Penalti eta korner bana, edo, berdina dena, Aduriz eta San Jose. Geldikako jokaldiak eta atzeko sendotasunak nahikoa izan ziren Celta mendean hartzeko. Askoz aukera gehiago egon ziren markagailua puzteko baina zurigorriek denak alferrikatu zituzten. Aduriz, Guillermo, De Marcos… Denek kale. Williams buruz burukoan berde baino berdeago. Edonola, taldeak konfidantza eta sendotasuna transmititzen ditu. Festak jarrai dezala!

ATHLETIC BILBAO

Berdegunetik at Berizzok nahi duena esango du baina Muniaini arean emandako bultzakada argia izan zen. Penalti eztabaidaezina. Giroari dagokionez, bi afizioak elkarren eskutik eta polizia pankarta inofentsiboak bereganatzen. Arriskutsuak ote Athleticen aldeko mezuak?

Amaitzeko, ezin aipatu gabe utzi Celtak 50 euroko sarrerak bidali izana. Eskerrak eman beharko dizkiogu Urrutiari, bere zuzendaritza taldeak prezio berdinak baitdarabilzki. Maitasuna maitasunarekin ordaintzen da edo begia begi truk, nahi duzuena hautatu. Festarako eta lasaitasunerako desplazamendu bakanetarikoaa dena ea ez ote duten prezio nazkagarri eta antifutbol hauek izorratzen.

Anuncios