Athletic Club – Almería: kontrakronikie

Azken boladan 45 minuturekin aski dugula dirudi, ondoren taldea lotara-edo botatzen baita, abantaila justu-justuan mantentzeko. Celta eta Almeríarekin nahikoa izan da baina ez dirudi bide onena denik helburu handiak lortzeko. Atzokoan, Aduriz eta San Jose barik, Etxeita eta Ricoren gol polit banarekin dena alde utzi zuten bigarren zatian Balenziagak bere atean sartu zuen gol tontoak taldearen kontserbadurismoa bultzatu zuen arte. Egia esan, Almeriaren maila ikusita, ez zen hainbesterako.

10298690_329476033928188_1252013950357542329_n

Bestela, Williamsek zaleak maitemintzen darrai, Guillermo berde-berde dago goian erreferentzia izateko, Adurizen itzala albo batera utzita, eta Kike Solak, futbol munduan KS9 bezala ezagunagoa, zaborraren minututxo batzuk izan zituen.

Amaitzeko, ekialdeko harmailan ikurriña israeldar genozida bat ikusi genuen. Higuingarria, gero zuzendaritza taldetik Palestinako ikurriñak ez ateratzeko eskariarekin etor dadin.

Anuncios