Sevilla – Athletic Club: kontrakronika.

Ez dira betiko garai onenak. Argi zegoen azken bolada bikainak etena izan behar zuela noizbait eta eguna iritsi da. Okerrena da nola iritsi den, zer irudi eman duen taldeak, defentsan akats nabarmenak eginez eta aurrean kamuts. Arratsalde beltza borobiltzeko Muniain lesionatu egin da.

Laburbilduz, Athleticek partida oparitu du lehenengo ordu erdian eta ondoren erabat ezgai izan da arriskua eramateko Sevillaren atean debuta egin duen atezainaren ingurura. Tira, Williams gogotsu ibili da eta area kanpotik pare bat jaurtiketa egon dira, geldikako beste hainbat jokaldi ere, baina zinez arerioa ikaratzeko ezer ere ez. Arrisku gehiago sortu du Sevillak kontraerasoan eta eskerrak arbitroak ez dion Laporteri penalti bat pitatu.

Ostegunean Valentzia dator. Ea Sevillakoa anekdota itsusia baino ez den.

Anuncios