Athletic Club – Valencia: kontrakronika.

Futbola puri-purian bizi izan genuen atzoko partidaren hondarrean. Emozioz beteriko minutu elektrikoak izan ziren berdinketa eman zigutenak eta gutxigatik ez garaipena. Valentzian kexu dabiltza, Teixeira gora eta behera, baina arbitroa txarra izan zen oro har, eta San Mamesek ere halaxe orro egin zuen. Egia da Aduriz jokoz kanpo dagoela gola sartzerakoan baina jokaldi berean Mustafik baloiari eskuarekin ematen dio, penaltia eta txartela izango zirena.

Edonola, norgehiagoka zinez leihatu eta gogorrak ekarritako berdinketa justutzat emango dugu, baita pozgarritzat irabazteko manerengatik. Erne egoteko modukoa, ordea, puntaerdiaren afera da. Muniain faltan bota zen eta Unai Lopezek ez du oraindik guztiz konbentzitu. Txingurri ezin da hamaika froga egiten jarri garaiotan, ez du denborarik. Lehenbailehen argitu beharko du nor den posturako aproposena.

Harmailari dagokionez, Cabacasen erailketagatik hiru urte pasa diren data esanguratsu honetan, inoiz baino ozenago eta bisualago adierazi zen justizia beharrezkoa dela. Behingoz.

Anuncios