Espanyol – Athletic Club: kontrakronika.

Kopako finalerdian ikusi genuen Athletic indartsuaren zantzu gutxi gaurkoan Cornellan. Borondatea erakutsi bai, baina ez arriskurik ez punchik. Gauzak horrela, nahikoa izan da Sergio Garciaren mugimendu bikain bat partida galtzeko.

Adurizen falta nabarmendu da (otoi egin dezagun lesionatu ez dadin) eta bere lekuan jokatu duen Guillermo oso berde dago oraindik, gogortuko duen esperientzia bat behar du, denboraldi bat lagatuta jokatu bigarren mailako talderen batean. Halaber, Viguerak ezker hegalean jokatu du titular moduan eta ekarpenik kasik ez du egin. Puntaerdi lanetan nork jokatu behar duen ere ez du argi entrenatzaileak.

Espanyol-Athletic de Bilbao en imágenes

Errebultsiborik onena Ibai Gomez izan da. Ez da fin zelairatu baina azkenean aukerarik onenak bere dribling, txut eta erdiraketen bidez etorri dira. Ez da, ordea, aski izan zerbait etxera ekartzeko.

Anuncios