Athletic Club – Getafe: kontrakronika.

Haizeak alde jotzen duenean errazagoa da dena, dela korrika egitea, dela harmailetatik animatzea. Arbitroak, Mateu La Hez, Malagan Iraizozi gol bat baliogabetu eta taldeari bi penalti lapurtu zizkion epaile traketsak, penaltia eman zigun areaz kanpoko falta zirudien jokaldi batean. Gorria, hala ere, argia zen. Penaltia, beraz, Adurizen gola, 1-0 atsedenaldian.

Los jugadores del Athletic celebran uno de sus cuatro goles.

Lasaitasuna aurreikus zitekeen bigarren zatirako, are zelairatu eta bigarrena erdiestean, eta halaxe izan zen. Getafe burumakur, Athleticentzat aukera mordoa, Sola eta Aketxerentzat minutuak eta oro har giro patxadatsua zelaian. Hori bai, kopa finalean ez ditugu hainbeste aukera izango. Punteria landu beharra dago gerra eman nahi badiogu “més que un club” delakoari.

Jokalarien atalean, Beñat maisu, Aduriz betiko legez eta Iraola etorkizunean Athleticen historian izango duen oihartzunaren pare. Tira, partidua 90 minutu gustagarri izan ziren, frankismoa Mayor Orejarentzat moduan, “un periodo de extraordinaria placidez”.

Anuncios