Córdoba – Athletic Club: kontrakronika.

Gazteen indarra eta duela gutxirarte Beñat zokoratuaren rol berria nabarmendu behar dira atzo Cordoban jokaturiko partidatik. Aketxe fin ibili zen puntaerdi lanetan, Williams hamaikakoan finkatu da eta Beñatek taldea mugitu zuen harat-honat. Azken honen gol bati esker lortu zituen hiru puntuak Athleticek.

Noski, sufritu ere sufritu zen zertxobait. Eskerrak bigarren mailakoa dirudien Cordobakoen aurrelariak ez ziren fin ibili eduki zituzten aukera nabarmenetan. Asteartean eta desordutan Moyesen kontrakoen derbia. Bitartean zazpigarren posturako lehian dabiltzan taldeen emaitzen zain geratuko gara.

Anuncios