Athletic Club – Real Sociedad: kontrakronika

Albiste mordoa atzokoan. Bilboko EH Bilduk uko egin zien Athleticek zinegotziei ematen dizkien bina sarrerei eta Le Tissier-ek atsedenaldian jaso zuen “One-Club Player” saria. Biei buruz beste momentu batean berba egingo dugu. Aipatu gabe utzi ezin dena,ordea, bi taldeek Aitor Zabaleta eta Iñigo Cabacasi egindako omenaldi xumea da. Detaile polita baina herriak gehiago nahi du, justizia alegia.

realAthletic

Berdegunean, Athletic makal. Ez da posible, ezin liteke, abestiak zioen moduan, 1-0 jartzea eta Erreala, jokalari bat gutxiago izanda, Athletic baino hobea izatea, partida berdindu eta joko politagoa egiteraino. Badirudi derbietan Erreala mentalizatuago zelairatzen dela, gose handiagoarekin.
Berdinketa ez da akaso aski izango zazpigarren postua eskuratzeko eta, bitartean, taldearen gabeziak agerian geratu ziren atzo. Eskas, Athletic, eskas.
Anuncios