Atlético – Athletic Club: kontrakronika.

Norbaitek Bizkaiko hedabide kasposoenari filtratu dio hamaikakoa. Aldagelako ahohandiren bat akaso? Edonola, Bustinza, Kike Sola eta Herrerin zelairatu dira nobedade moduan. Kopa finalerako frogaren bat izango ote zen pentsatu dugu, 5 atzelarirekin jokatzeko, baina gero antzeko posizionamendu taktikoa atzeman dugu, 4-2-3-1 beharrean 4-4-2 bat ematen zuena, Rico ezker hegalean kokaturik.

Apustua oso ongi atera zaio Valverderi. Atleticoren jokoa ondo eutsi du atzeko lerroa aurreratu gabe eta polemikarako jokaldietan arbitroak, joanekoan ez bezala, gure aldeko izan direla diote kronikek. Hainbesterako ere ez da izan. Are, Bustinzaren txartel gorria erraz aurreztekoa zen. Ez da ausarta izan Torresekin, irudiko harrokeria txartel hori batekin konpondu baitu.

Foto: Un Athletic serio y un linier despistado desquician al mejor Atlético del mes

Athleticentzat puntua urrezkoa da, animikoki batez ere. Pena Iraolaren lesioa. Sinesteko arrazoiak ditugu, izan Europarako txartela eskuratzeko, izan Kopa finalerako.

Anuncios