Athletic Club – Deportivo: kontrakronika.

Errazena Iago Herrerini errua botatzea litzateke baina atzokoa talde osoaren erantzunkizuna da. 93. minutuan jeistear dagoen erdipurdiko talde batek berdindu diezazuke partidua, futbola horrelakoa da, baina onartezina da taldeak ia norgehiagoka osoan zehar erakutsi zuen anbizio, jarrera eta odol falta, Oihan Vegak atsedenaldian eskatzen zuen odol hori hain zuzen.

Europara joatea ez ei dirudi adina sari, horregatik partidu osteko tabernetako komentarioak: “ez dute Europara joan nahi”, “oporrik gabe ez dute geratu nahi”, “Barçak jango gaitu” eta abar. Halakoxeak gara.

Momento en el que Lopo remata de cabeza en el minuto 93 y pone las tablas en el marcador tras superar a Herrerín. Reportaje fotográfico: Pablo Viñas y José Mari Martínez

Anuncios