Elche – Athletic Club: kontrakronika.

Denboraldiaren laburpen bat 90 minututan, horratx gaurko partidua, txarrerako eta onerako gai den eta oraindik ideiak argiegi ez dituen entrenatzaile eta jokalarien emanaldia. Lehenengo zatia negargarria izan da. Hamaika partiduren ostean San Joseren lekua euskarria zela ondorioztatu ondoren, atzean jokatu du berriz ere, mantso eta gaindituta; Viguerak ezkerrean errepikatu du eta hor ez da ezta lehen mailako jokalaria. Gainontzekoak, eskas.

Azken 15 minututan partidua irauli dute aldaketek, fedea eta gogoa erakutsiz, tabernan eta sare sozialetan talde honek zazpigarren postua nahi ez duela aldarrikatzen dutenen ahoa ixteko. Eta, bai, joder, halakoetan bai. Partiduak horrela irabazteak afizioa egiten du. Baina gorakada behin igarota, objetiboki eta hotz pentsatuz, horrelako jokabideek ibilbide eskasa izan ohi dutela ohartzen gara; eta, hala ere, amesten jarraitzen dugu.

Los jugadores del Athletic Bilbao celebran su victoria sobre el Elche al final del encuentro

Anuncios