Oinetan bi tiro [Harmailatik]

Partida jokatu baino lehen Benitez kexu zen. Madrilek baxa larregi omen-eta, Valverdek gogorarazi behar Athleticen mindutakoen zerrenda luzea. Aitzakiak, badirudi, jokatu baino lehen jartzen direla garaiotan. Zuhurtzia noraino heltzen den, lagunok.

Futbola bestelako gauza denez, norgehiagokaren emaitza Athleticek erabaki zuen bere oinetan bi tiro emanez. Bata, Iraizoz eta, bereziki, San Joseren hankasartzearekin; bestea, berdinketa hiru minututan amildegitik botatzen. Larriki autozaurituta, bihotzarekin saiatu ziren zurigorriak aurrera egiten. Kemena, izerdia eta borroka, zalegoa berotzen dituzten osagaiak, are halako arerioen aurka, ez ziren nahikoa izan.

SanjoTiroz

Zure buruaz beste egiten saiatu ondoren bizirik mantentzen tematzea gauza handia da, ez pentsa. Akatsak konponduz eta jarrerari eutsiz etorkizun oparoa atzeman daiteke lanbro artean… Ea igandean.

Anuncios